XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Huck, beste hura... esan al diozu inori? - Zer beste hura? - Badakizu, kanposantuko... - Aaa! Nola ba? Ezta hitz erdirik ere.
- Hitz erdirik ere ez? - Noski ezetz. Zergatik galdetzen didazu ba...? - Ez dakit ba... bildurra nuen eta...
- Begira Tom, hori norbaitek baleki, ez ginateke bi egunetan ere biziko.
Ondo dakizu zuk hori. Lasaitu zen Tom.
- Huck, orain arte esan ez baduzu, aurrerantzean gauza al zara sekretu hori behar bezala mantentzeko? - Horixe dakidala.
Zer nahi duzu, erdibeltz horren hatzaparretan deseginda hiltzea, ala zer? Gainera ez dago beste erremediorik.